2011ko UZTAILAK11,12 "PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKAKO TOPAKETAK" KURTSOAREN GOGOETAK

Uztailak 11,12an Bilbon , "Psikomotrizitatte Praktikako Topaketak" kurtsoa burutu zen, Psikomotrizitate Praktikako Eskola Internazionalak antolatuta eta arlo desberdinetako 35 bat pertsonen presentziarekin ; hala nola, haur hezkuntza, psikologia, fisioterapia, gizarte hezkuntza , etab.
Topaketa hauen bitartez , Psikomotrizitate Praktikari buruzko gogoeta, partekatze . Honetarako, eduki genuen:
  • Psikomotrizitate Praktikari buruzko eskola magistrala, Miguel Angel Dominguez Sevillanok gidatua:zentzua, psikomotrizitate gelako dispositiboa, psikomotrizistaren teknika eta jarrera , espresibitate-motorearen aldaketak, behaketa ...
  • Talde lana diziplina honenen inguruan , eskolako irakasleek dinamizatua (Iosu Urrutia, Pilar Aguirregomezkorta, Marian Pascual, Teresa Martínez eta Begoña Ruiz): bere posibilitateak, bere parametroak, galderak ...
  • Iritzien elkarren arteko adierazpena talde handian.





Ebaluaketa , bai irakasleena baita ikasleena ere, oso positiboa izan zen. Egiaztatzeko espazio interesgarria konpartitu izanaren sentsazio orokorra eta, etorkizunean, beste dibulgazio edota formakuntza ekintzetan parte-hartzeko gogoa agerian geratu zen.

Eskolatik, ikasle guzitei etorri izana eskertu nahi diegu eta PEIren lehehengo ekintza formatibo honegatik poztasuna erakutsi nahi dugu, gure ilusioa eta motibazioa konfirmatzeko eta Psikomotrizitate Praktikaren inguruko abentura honetan, aurrera jarraitzeko aukera eman digulako.

Hauek izango dira Eskolaren hurrengo deialdi formatiboak:

  • Psikomotrizitate Praktikako I Nazio-Jardunaldiak PEI Azaroan, Bernard Aucouturierren eta Francis Elizalderen presentziarekin , "Umea zaintzea"-ren inguruan. Aurreinkripzio garaia Ekainaren 10 ean zabaldu zen. Plaza mugatuak. Ikus gehiago.
  • Heziketa eta Prebentzio Psikomotrizitate Praktikako Espezialista Kurtsoa 2012-2013 urteetarako. Aurreinskripzio epea Ekainaren 14 an hasi zen. Ikus gehiago.


Azkenik , Topaketan agerian geratu ziren ideia edo gaia batzuk adieraztea gustatuko litzaiguke, aurki, kontatuko dizuegu.Milesker.