PEIren ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Psikomotrizitate Praktikako Eskola Internazionala, bere ideologia-lan eremutik, DIZIPLINA-ARTEKOTASUN eta JAKINTZA-ARLO ANIZTASUNETIK,beste erakunde elakarlan-akordioetara ailegatu da. Formakuntzan, hezkuntzan, psikologian ... eta psikomotrizitatean inplikatuta dauden erakundeekin. Hona hemen, instituzioen informazio laburtua:





NAZIOARTEKO AUCOUTURIER ESKOLA

EIA Irabazi-Asmorik Gabeko Elkartea da eta bere helburuak hauexek dira:
  • Aucoturier Psikomotrizitate Praktikaren garpena eta jarraipena ziurtatu.
  • Heziketa eta laguntzako psikomotrizitate praktikako formakuntza, EIAk onartutako formatzaileekin.
  • Formatzaileeen Formakuntza PPAn.
  • Formakuntza zentroen eta PPA praktikaren arteko elkar-lana.
  • EIAko nazio-sailen sorkuntza.
  • PPAaren hedapena:mintegiak,hitzaldiak,publikazioak ...
  • Formakuntza personala, formakuntza praktikoa eta formakuntza teorikoaren inguruko ikerkuntza.
  • PPA psikomotrizitatearen finkapena
  • Urteroko mintegi eta EIAko batzar nagusiaren antolaketa.
Bernard Aucouturier maisuak , Aucouturier Psikomotrizitate Praktika sortu eta garatu zuen, PPA siglengatik ezaguna (Erregistro zka: 083593368PPP Frantziarako 08/08/06an eta Europar Batasunerako Zka. 007562556,2009/11/10an)  



PSIKOLAN

Psikolan , orain dela bi hamarkada baino gehiago sortutako jakintza-ario aniztasun zentroa da, eta ondorego lan-atal hauek ditu:

KABINETEA

  • Psikologia Kinikoa
  • psikopedagogia.Ikaskuntza Zailtasun eta Nahanmenen Ebaluazioa, Diagnostikoa eta
  • Logopedia : Ebaluazio eta Interbentzioa
FORMAKUNTZA

Psikologiaren eta Hezkuntzaren esparruan, Psikolan parte-hartzen duten profesionalak formatu eta eguneratu ditu.Baita ere, hezitzaile, pedagogo, psikologo, sendagile eta orokorrean, osasun-hezkuntza alorreko hainbat ere. Formakuntza, iraunkorra, guraso eta ikasleei ere zuzendua ere izan da.

MATERIAL ESPEZIALIZATUAREN BANAKETA

Libururak eta errekurtsoak psikologian,pedagogian,logopedian, helduen hezkuntzan ...

PSIKOLAN
Luis Power kalea , 12
48014 Bilbo
TF: 944475792
FAX: 944475775
contacto@psikolan.es
www.psikolan.es

EDE FUNDAZIOA
EDE fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1976an ekin zion bere ibilbideari, Bizkaiko gizartea, kultura etas hezkuntza garatzeko helburuarekin, eta horretarako, hainbat egitarau eta zerbitzu antolatu ohi du, gizartegintzan dihardutenen pertsonentzat eta erakundeentzat.
EDE Fundazioaren filosofiak, "egiten jakitea edo antzea jasotzen eta bultzaten duen eredua, eta antze hori gizarte-,kultura-edo hezkuntza-ekintzak garatzen dituzten elkarte eta taldeekin partekatzen duen eredua du oinarri, beraientzat eta beraiekin lan egiten baitu.
Horri esker, lankidetza estua eta egonkorra du haietako askorekin, eta sareak eratzen ditu, sareak funtsezkoak baitira gizartea eta komunikatea garatzeko.
Bizkaiko gizartea, kultura eta hezkuntza garatzea sustatzan du, eta horretarako, prestakuntza-zerbitzuak eta gizarte-aholkularitzari buruzko zerbitzuak antolatzen ditu pertsonentzat, erakundeentzat eta sarrentzat.
  • Prestakuntza- eta orientazio-egitarauak, gizarte-ekintzako profesionalo eta boluntarioentzat.
  • Aholkularitza, laguntza-zerbitzua eta erakunde-garapena.
  • Informazio-eta dokunebtazio-zerbitzuak eta azterketa sozialak.
  • Lanerako oreintabideak eta lan-bitartekotza zerbitzua.
  • Ikerketako, gogoetako eta zabalkundeko ekintzak.
EDE FUNDAZIOA
Somon Bolivar Kalea, 8 B
48010 Bilbo

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

1980an gaurko izaera bereganatu zuen, Bilboko Unibertsitate zaharrean oinarrituta eta 1936ko Euskal Unibertsitatean inspirazioa hartuta. Eduardo Chillidak egindako ikurra hartu zuen, eta Iparragirreren bertso-lerro ezaguna erantsi zion:Eman eta zabal zazu, euskal kulturaren bokazio unibertsalaren ispilu. UPV/EHU indarrez betetako errealitatea dugu gaur. 50.000 kide baino gehiagok osatua, Euskadin egiten den ikerketares %70 egiten du, eta milloi laurden bat titulatu sortu ditu jakintzaren hainbat eta hainbat arlotan. Hiru campusetan banatuta dago-gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakoitzeko bat-eta 31 fakultate eta eskola dauzka.

EHUk ekarpen erabakigarria egiten dio Euskal herriari, halako moduz non gaurko Euskal herria pentsaezina litzatekeen unibertsitateak egunero egiten dion ekarpena barik, eta haren inguruan sortzen den eztabaida intelektual bizi eta aberatsa gabe. (http://www.ehu.es 24/06/2010tik hartuta)

Euskal Herriko Unibertsitatea Psikomotrizitateko Praktikako Eskola Internazionalarekin Dibulgaziozko Jardunadien antolaketan laguntzaile gisa egongo da. Zehazki, Irakasletza Eskola eta Arte Ederren Eskola izango dira laguntzaileak.