PEI-EIP NORTZUK GARA

IR A LA VERSIÓN EN CASTELLANO

Psikomotrizitateko praktikako Eskola Internazionala , esperientzia eta formakuntza zabala duen profesional-partalde talde batek sortutako erakundea da. Beraien irakaskuntza-irrikatik ezagutzea, esperientziak eta praktika honen egiteko ere partekatu nahi dute, haurraren garapenean laguntzeko eta ulertzeko aparteko era gisa. EIAren (Escuela Internacional Aucouturier) "amatusana" du eta beste erakunde batzuekin babes eta laguntza-erlazioa, besteak beste, psikolan, EDE Fundazioa edo EHU , formakuntza eskaintzaren komunikazio eta gestio alderdi zehatz batzuetarako.,


HELBURUAK

  • Psikomotrizitatearen eta psikomotrizitate praktikaren dibulgazioa sustatu haurren garapenean laguntzeko diziplina gisa.
  • Eskolak antolatutako formakuntza ekintzetan parte hartzen duten iaksleei, psikomotrizitate praktikan formakuntza espezifiko eta integrala erraztea.
  • Psikomotrizitate Praktikako fromakuntzako erreferentzia-zentro bat izatea, EIA ( Escuela Internacional Aucouturier) metodologiaren arabera eta beste pertsona, eskola edo erakundeeentzat topaketa eta partekatze gunea izatea, Europan nahiz Nazioarte mailan.
EGITURA ANTOLATZAILEA


Zuzendaritza Zientikikoa: Bernard Aucoturier
EIA Formatzailea: Miguel Ángel Domínguez Sevillano
Koordinazio Akademikoa: Iosu Urrutia Zangitu
Koordinazio Pedagogikoa: Begoña Ruiz Ibañez


IRAKASLEGOA  


Bernard Aucoturier (Zuzendari Zientifikoa.) : Aucouturier Psikomotrizitate Praktikaren Sortzailea eta EAIko Fundatzailea.
Miguel Ángel Domínguez Sevillano (EIAko Formatzailea) Liz.Hez.Fisikoan.EHUko Irakaslea eta Psikomotrizista.
Iosu Urrutia Zangitu (Koordinatzaile Akademikoa) : Irakaslea eta Psikomotrizista .
Begoña Ruiz Ibañez (Koordinatzaile Pedagogikoa) : Psikologoa, Gizarte-Hezitzailea eta Psikomotrizista.
Amalia Fid : Psikopedagogoa, Fid zentroko Haur Terapian eta Hizkuntz Arazoetan Aditua. 
Marian Pascual: Psikologia eta Psikomotrizitate zentroko psikologoa, psikoterapeuta eta psikomotrizista.
Pilar Aguirregomezkorta: Psikomotrizista eta Psikomotrizitate Terapeuta. Jose Antonio Couceiro Vázquez : Irakaslea eta Psikomotrizista.
María Teresa Martínez López: Irakaslea eta Psikomotrizista.
Francis Elizalde: Psikologoa eta Gestalt Terapeuta .
Javier G. de Galdeano : Psikologo Klinikoa eta Bilcom , psikologia eta osasun-ko Zuzendaria.

BALOREAK

Eskola honen eraikuntza eta egitekoa gidatzen dituzten baloreen artean , baita psikomotrizitate praktikan gidatzen dituztenen artean, aipatu ditzakegu:

  • KALITATEZKO formakuntza bilatzea, ebaluaketa jarraia, hobekuntza proposamenak eta ekimen berrietara irekitasuna sustatuz.
  • Formakuntza INTEGRALA ren proposamena , dimentsio PERTSONALA, TEORIKOA ETA PRAKTIKOA batzen dituena eta erabateko ulermienetik, ikasleari Psikomotrizitate Praktikaren eredua barneratzeko aukera ematen diona. Bizipena, barneratutakoaren elaborazioa eta esperimentazioa.
  • Ikaslea bere motibozio, interes, desio eta zailtasunetan ere, LAGUNTZEKO, ENTZUTEKO ETA DOITZEKO grina, plantamendu posibilista eta maigutik abiatuta.
  • Aztertutako programa pedagogiko bat, ikaslegoari egokituta eta PROGRESIOAN ETA KOHERENTZIAZ eskaintzen dugun ereduarekin.
  • Ilusioz betetako irakasle-taldea, motibatuta, eskarmentuarekin, eta jakin-minak bultzatuta, psikomotrizitate, pedagogia, hezkuntza edo psikologiako profesional bezala kokatzeaz gain  ..., partekatzeko den egiteko-jakintza baten irakasle eta igorie gisa ere kokatzen direnak.
  • SORMENA ETA KOMUNIKAZIOA sustatzen duen Eskola, alderdi guztien eta proposamen desberdinen bitartez.
  • DIZIPLINA-ARTEKOTASUNA eta JAKINTZA-ARLO ANIZTASUNAREN aldeko apustua, beste erakunde eta pertsonekin elkarlanean eta errealitatea ikuspegi globaletik ulertuz.
FORMAKUNTZA ESKAINTZA

Egun, formakuntza eskaintza zehazten eta garatzen ari gara, baina ondorengo ekintzak aurkeztu ditzakegu (ikus atal zehatzak pantailaren alboko barran)

  • PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKAKO TOPAKETAK.
  • HEZIKETA ETA PREBENTZIO PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKAKO EZPEZIALISTA KURTSOA (kurtso bienala)
  • PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKAKO JARDUNALDIAK
  • BIRZIKLATE KURTSOAK ETA ETENGABEKO FORMAKUNTZA HEZKUNTZA ETA PSIKOMOTRIZITATEARI BURUZ

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Eskolaren formakuntza ekintza batzuk hasi eta garatzeko, antzeko ekintza eta kurtsoen irakaskuntzan, Euskal Herrian ibilbide luzea duten eta psikomotrizitatearekin eta hezkuntzarekin sentikor diren erakundeeen LAGUNTZA izango du:


  • UPV/EHU . Euskal Herriko Unibertsitatea Dibulgaziozko Jardunaldien antolaketan laguntzaile gisa ere egongo da. Zehazki, irakasletza eta Arte Ederren fakultateak PEIrekin erlazio gehien izango dutenak izango dira.


  • Gainera, PEIak  EIAren (Escuela Internacional Aucouturier) babes zientifikoa eta "amatasuna" du, Bernard Aucouturierren presentziarekin formakuntza mintegi askotan eta "Heziketa eta  Prebentzio Psikomotrizitate praktikako Espezialista" kurtsoan bere onarpen ofizialerekin.



("Laguntzaileak estekan erakunde hauei buruzko informazio gehiago aurkitu dezakezue)

INFORMAZIOA ETA HARREMANA

Psikomotrizitateko Euskal Eskolarekin harremanetan jarri eta zalantzak argitzeko, honako helbidera jo dezakezue: